Familia agurgarriak:

Ikastetxearen “Antolaketa eta Jarduera Araudian” gehitu den puntu berri baten
inguruan informatzeko idazten dizuegu.

Gero eta gehiago dira ikastetxera telefono mugikorrak eta “Smart” erlojuak ekartzen
dituzten ikasleak. Hori dela eta, 2019ko urriaren 30ean deitutako Eskola Organo
Gorenaren bilkuran horien erabilera arautu eta honakoa jasotzea adostu zen:

“Debekatuta dago ikasleek Smartwatchak, telefono mugikorrak eta tabletak
ikastetxera ekartzea. Salbuespen gisa, eta familiak idatziz justifikatzen badu, aparatua
ITZALITA ekarri ahal izango da. Kasu horretan, idazkaritzan utzi beharko da Eskolan
sartu bezain laster eta bertan gordeko da ikaslea ikastetxetik irten arte.

Horrela ba, Eskolako eraikuntza barruan, ikasleek ezin izango dituzte mota horretako
gailuak erabili, irakasleak curriculumean jasotakoaren arabera, jardueraren bat
egiteko eskatzen ez badu behintzat.

Irakasleak arduratuko dira, beraz, ikastetxe barruan argazkiak atera eta bideo
grabazioak egiteaz. Dokumentazio hori ikastetxearen webgunera edo/eta blogetara
igoko da, irudi-baimenak kontuan izanda.

Familiek ezin izango dute eskola eraikin barruan bideorik grabatu ezta argazkirik atera
ere. Halere, salbuespen gisa, honako kasuetan baimena izango dute kamerak
erabiltzeko: aretoan, eskolako atarietan eta kiroldegian egiten diren emanaldietan.

Erabaki honekin bat egingo duzuelakoan,

Zuzendaritza

Partekatu:
Instagram