Gaur goizeko 10:00ak inguruan alarma abisua entzun da Iturzaeta Eskolan. Geletako leihoak eta ateak itxi ondoren, ilaran atera dira ikasle eta irakasleak larrialdi irteeretatik. Larrialdi planean jasota dagoen bezala, Eskolako atarian bildu gara denok larrialdi-buruaren eta solairu koordinatzaileen argibideei jarraituta. 6 minutu eta 22 segundo behar izan ditugu eraikina hustutzeko. Gaurkoa simulakroa izan da, baina prest gaude benetako larrialdi egoera bati aurre egiteko ere!

 

Partekatu:
Instagram