Egun berezia izan dugu gaurkoa. Goizean goizetik festa giroan murgildu gara. Geletan eman dioete hasiera jaiari eta denatarik egon da: dantzaldia, punttu txapelketa, eskulanak…

Haurrak gosetu direnerako, pasilloetan txistorra usaina nabaria zen eta Zanbuka Guraso Elkarteko kideek prest zuten denontzat txistorra. Eskerrik asko!

Behin tripa beteta eta zalantza handiarekin, Lehen Hezkuntzako ikasleak Eguneko Zentrora joan dira trikitilarien laguntzaz. Oso polita izan da bertako aiton-amonak hunkituta gurekin kantuan ikustea.

Baina itxuraz ez genuen hain ondo abestuko, euria hasi baitu eta korrika Eskolara itzuli behar izan baitugu. Gustura itzuli gara ordea, bertan zain baikenituen Haur Hezkuntzako gure lagunak elkarrekin abestuaz goizari amaiera emateko. Ba al da urtea bukatzeko hau baino modu hoberik?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu:
Instagram