Joan zen ostiralean “Mundubira Elkanorekin” mahai-jolasa aurkeztu zen herriko berdura plazan.

Azken hilabeteetan buru-belarri lanean aritu da Herri Curriculumeko lantaldea dagoeneko eskuartean dugun mahai- jolas honek argia ikusi dezan.

Bidea gorabeheratsua izan den arren, pozik agertu ziren emaitzarekin prozesuan parte hartu duten kideak.

Jolas kooperatiboa da eta espedizioak duela 500 urte zuen helburu bera du jolasak ere, Moluketatik espezieekin itzultzea hain zuzen ere.

Aste honetan zehar gelaz gela mahai-jolasa aurkeztera pasako gara, ostiralean aurkezpenera bertaratu ezin izan zutenek ere jolasa ezagutzeko aukera izan dezaten.

Oraindik garaiz zaudete Olentzerori gutuna idazteko. Beraz, badakizue, animatu eta eskuratu familian jolasteko ezinhobea den mahai jolasa!

Hemen duzue aurkezpen bideoa ikusgai!

 

Artzapeko artikulua

Hitzako artikulua

Partekatu:
Instagram