Urte amaierako festa

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bidez Urte amaierako festa ekainaren 16an (ostirala) egingo dela jakinarazi nahi dizuegu, eskolako emanaldiekin bat eginez.

Egitaraua eskolan banatuko da ekainaren bigarren astean. Gure aldetik, Zanbuka Guraso Elkarteak bere bazkideentzat antolatuta, arratsaldean zehar kiroldegian haurrentzat merienda, puzgarriak eta apar festa izango dira, afaria eta DJ Aros-ekin jarraitzeko. Afaria 20:15etan hasiko da.

Hona hemen menua eta prezioak:

1.- Haur menua: 10€ bazkideek/ 15€ ez bazkideek

  • kroketak
  • Hanburgesa eta oilaskoa patatekin
  • Izozkia
  • Freskagarriak eta ura barne

2.- Heldu menua: 13€ bazkideek/ 20€ ez-bazkideek

  • Ensalada mixta
  • Txerri kostilla eta oilaskoa
  • Pasteltxoak
  • Kafea
  • Sagardoa txotxetik, ura eta ardoa barne

Maiatzaren 29, 30 eta 31an egongo gara txartelak saltzen, arratsaldean, eskolako irteera orduan.

Animatu eta etorri

Getaria, 2017ko maiatzaren 22an

Partekatu:
Instagram