Apirilaren 2ko Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, HGL Selfie lehiaketa antolatu zuen Galtzagorri Elkarteak. Horren baitan, haur literaturan gustuko duten pertsonaia edo obra bateko egoera irudikatu eta argazkia ateratzeko eskatu zuten antolatzaileek.

Getariako Iturzaeta Herri Eskolako 5. mailako ikasle talde batek irabazi du lehiaketa, Irakurle aurreratuak kategorian. Ekain Agirrezabalagak, Marina Arenesek, Ekhiñe Kerexetak, Aitzol Urangak eta Anartz Garrastazuk Tintin urre beltzaren lurraldean komikiko pasarte bat irudikatu zuten argazkirako; horri esker saritu dituzte.

Neska-mutilek liburu sorta eta diploma bana jasoko dute. Era berean, beste liburu sorta bat helduko da eskolara.

Partekatu:
Instagram