Irailaren 30ean, 6. mailako ikasleak Algorrira joan ziren eguna pasatzera. Natur Zientziak ikasgaian “Erliebea” proiektua lantzen ari direnez, irteera benetan aproposa izan zen beraientzat. Bertan, Zumaiako kostaldea aztertu zuten, eta mundu mailan hain garrantzitsuak diren Flysch-en inguruan asko ikasi zuten.

Horretarako, interpretazio zentroan hainbat hitzaldi eta bideo kusi zituzten, Algorriko itsasertzean egon ziren, San Telmo ermitara ibilaldia egin zuten, Itzurungo hondartzan ere izan ziren, harri eta mineralen tailerrean parte hartu zuten… Parkean bazkaldu eta jolasean aritzeko denbora ere izan zuten. Egun ederra benetan!

  

Partekatu:
Instagram