1999ko azaroaren 17an UNESCOk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen otsailaren 21a. Kultura aniztasuna eta eleaniztasuna oso aberasgarria da eta gure eskolan ere garbi ikusi daiteke hau.
Euskara da etxeetan gehien erabiltzen den hizkuntza, alde handiarekin. Etxeetan gehien erabiltzen den bigarren hizkuntza gaztelania da, baina gaztelaniaz hitz egiten den etxe batzuetan beste hizkuntza bat edo batzuk ere hitz egiten dira.
Bi hizkuntza nagusi horien atzetik, ingelera, errumaniera eta arabiera dira erabilienak. Eskolako beste familia batzuen ama hizkuntzak honako hauek dira: fuula, wolofera, frantsesera, georgiera, olof, katalanera, mazedoniera eta fe’fe’era. Hamahiru hizkuntza erabiltzen dituzte eskolako gurasoek, baina ezagutzen duten hizkuntzen kopurua haratago doa, hogei ingurukoa izanik.
Beraz, Iturzaeta ikastetxeko ikasleen familietako hizkuntza egoerak eta hizkuntza ohiturak anitzak eta aberatsak dira.