Joan zen ostiralean, UEMAko kide Goizane Arana Eskolan izan genuen. LH2ko ikasle zein familiekin euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazio tailerra egin zuen, “Ispiluari begira” izenekoa hain zuzen.

Bertan, ikasleek hizkuntza ohiturak aztertu zituzten koloreen eta eskulanen bitartez. Saioaren amaieran, gurasoei aurkeztu zitzaizkien bildutako emaitzak “ispiluari begira” jarriz.  Hemen duzue tailerrean ateratako argazkiekin egindako bideoa.

BIDEOA

Aste honetan berriz, LH6koen txanda izan dugu. Azken urtea dute hau gure Eskolan eta datorren ikasturtean Zarauzko Lizardi Institutura joango dira euren bidearekin jarraitzera.

Hauek ere euskararen erabileraren inguruan hausnartu eta euren hizkuntzarekiko jarrerak duen garrantziaz aritu ziren, besteak beste.

 

Partekatu:
Instagram